martes, 7 de junio de 2011
Udal Foroa
Ekainaren 7an ikastetxe guztietako 3 ordezkari bildu dira udaleko agenda 21eko arduradunarekin, ikasturtean zehar herriko hainbat tokitara egindako bisitaldietan ikusi eta ikasitakoa komunean jarri eta ondorioak udaleko zinegotzi eta alkaterari aurkezteko helburuarekin.
Kontsumo arduratsua jorratzen aritu garen honetan, lehen sektorearekin zer ikusia duten bisitaldiak egin dituzte ikastetxeetako ikasle ordezkariak: Garaitondoko ortura, Boroako hazitegira, ekoizpen hidroponikoa ezagutzera, Boroako negutegira eta Eroskiko plantara.
Barazkiak ekoizteko era ezberdinak aztertu ondoren, beraien arteko ezberdintasunak jorratu dituzte eta udal ordezkariari Zornotzako baserriak, bertako produktuak kontsumitzearen aldeko kanpainak eginez, eta orokorrean lehen sektore osoa bultzatu eta indartu beharra, planteatu diote.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)