domingo, 24 de noviembre de 2013

JOSTAILU BILKETA - RASTRILLO SOLIDARIO

Aurten ere,  Caritasen eskutik Jostailu bilketa solidarioa egingo da Zornotzan, azaroaren 25etik 27ra.








lunes, 4 de noviembre de 2013

Zornotzan 5. edukiontzia martxan da

Zornotzako kaleetan  hondakin organikoa batzeko edukiontzi marroia  ikus daiteke iada.
Informazioa jaso nahi izanez gero udaletxera hurbildu zaitezkete.
Ordutegia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
Harremanetarako:   Telefono zenbakia 94 6300161 (luzapena 154)
Helbide elektronikoa netxebarria@amorebieta.net
Informazio bulegoaz gain, saio informatiboak egingo dira eta informazio puntu ibiltaria jarriko da herrian.

domingo, 6 de octubre de 2013

ONGI ETORRI 2013-2014 IKASTURTERA

Ikasturte berri honetan, Agenda  21 programari hasiera ematera gatoz.

GAIA: KONTSUMO JASANGARRIA ETA  EZ  KONTSUMISMOA

HELBURUA: Eskola jasangarriaren alde jokatzea, baliabide ezberdinen kontsumo arduratsua eginez ( ura, papera,energia,...) eta sortutako hondakinak murriztuz.

Ikus itzazu bideotxo haek  eta,  ea hausnarketarako baliogarri egiten zaizkizun!

martes, 11 de junio de 2013

II. Udal foroa

Ekainaren 6an ospatu genuen Zornotzako udalean eskolarteko 2.foroa eta HONDAKINEN BERZIKLAPENA landu genuen. Hona hemen, bileraren akta.

viernes, 24 de mayo de 2013

Berziklatzen dozu? / Reciclas en casa?

Eskolako Agenda 21 programaren barruan, datorren ekainaren 6an Zornotzako ikastetxe guztietako ikasle ordezkariekin  II. Udal Foroa ospatuko dugu. Bertan aztertuko dugun gaia HONDAKINAK eta BERZIKLAPENA izango denez, azpialdean doakizuen inkesta erantzutea eskatzen dizuegu. Erantzun hoietan  oinarrituko dugu foroko  hausnarketa. 

Eskerrik asko guztioi.          INKESTA / Encuesta

martes, 14 de mayo de 2013

ZELAIETAN - MUNDUKO JANARIAK

Zelaietan jolasen bitartez alimentazio osasuntsua  eta munduko janari ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzue.

lunes, 13 de mayo de 2013

ZETARRAK - Gusanos de seda


Hainbat geletan dituzue ZETARRAK eta animalitxo bitxi hauetaz zerbait gehiago jakin nahi badue hona hemen informazioa. GUSANOS DE SEDA


jueves, 2 de mayo de 2013

Elikadura

Elikadura jasangarria. Gure ohituren inguruko hausnarketa eta bertako nekazal produktuak kontsumitzearen inguruko sentzibilizazio bideoa.

Berrerabili, eraiki eta banatu


 
 
Material ezberdinak berrerabiliz, ikasleek txorientzako etxolak, memori  eta hiru-lerroan jokoak prestatu dituzte eskolarako eta baita ere, Basurto ospitaleko umeentzako.









domingo, 21 de abril de 2013

BIRZIKLATZEN IKASI ABESTUZ

PLASTIKOAK BIRZIKLATZEN

ADI EGON!!!



 3.zikloan sortutako zalantza batzuk argitu nahian, begiratu ondoko web gunean zer sartu behar den EDUKIONTZI HORIETAN

Beste toki honetan kontsultatu dezakezue zein edukiontzira bota dezakezuen zalantzan duzuen hondakina.

jueves, 21 de marzo de 2013

Zuhaitz banaketa Zornotzan




Datorren zapatuan, martxoak 23, Foru Aldundiak Zuhaitz Egunaren ospakizunaren baitan 1.000 gorosti banatuko dauz Zornotzan. Herritar guztiei irekita dagoan ekimena izango da. Zuhaitz banatzaileak Zelaieta parkean izango dira  eguerdiko 12etatik aurrera doako zuhaitz banaketa egiten.

Animatu zaitezte !!!

Zuhaitzaren eguna 2013

zuhaitz eguna-ARGAZKIAK
3. zikloko ikasleak  beraiek egindako txorientxako kabiak Larrako parkeko zuhaitzetan jartzera joan ziren.
Oporretatik bueltan, prestatuta dituzten beste hiru kabia jarriko dituzte eskola barruko zuhaitzetan.

lunes, 18 de marzo de 2013

martes, 5 de marzo de 2013

URAREN GARRANTZIA



Inkesta honek urarai buruzko zure aztarna ekologikoa ezagutzen lagunduko dizu. Galderei erantzun eta ondoren zure kasuaren azterketaren botoia saka ezazu. Ura aurrezteko eta hobeto erabiltzeko ideiak jasoko dituzu. Animo!


¡ Animate! responde a esta pequeña encuesta y conocerás la huella ecológica de tu  comsumo de agua. Tienes además la opción de  analizar tu caso y recibir diferentes consejos sobre un consumo  responsable del mismo.

EMAKUMEEN EGUNA

Matxoaren 8an emakumeen nazioarteko eguna ospatuko dugu eta horretarako hemen daukazue ipuin bat gogoeta egiteko.




jueves, 28 de febrero de 2013

ETXEKO OLIOA BIRZIKLATU

Olioa birziklatzearen arrazoiak eta onurak ezagutu itzazu.

Recicla el aceite doméstico. No lo tires por el fregadero.

martes, 26 de febrero de 2013

LURRERA ZABORRIK EZ kanpaina

Gure ikastetxeko espazio komunak garbi mantentzearen aldeko sentzibilizazio kanpaina barruan, urtarrilean martxan jarri genuen ekimen berri hau. Hona hemen zikloka prestatutako haize errotak: