Agenda 21 programa barruan, Udalherri eta herriko ikastetxe guztien izenean Gabon Jai Konprometituen aldeko proposamena egiten dizuegu.
Propuesta desde Agenda 21 local del Ayuntamiento junto con todos los centros del municipio para unas Fiestas más comprometidas.
martes, 20 de diciembre de 2011
"ESKOLA GARBIA" KANPAINA
ESKOLA GARBIA KANPAINA MARTXAN DAGO BERRIRO.
1. zikloko taldeak ari dira eskola eta bere ingurua garbi mantentzearen aldeko ekintzak burutzen. Horretarako, lurrean aurkitzen dituzten hondakinak batu eta sailkatzen dituzte, dagokien toki eta ontzietara botatzeko prestatuz. Era berean, kontzientzia hartzen dute hondakin eta zaborrarekin nola jokatu behar den, jarrera eta ohitura egokietaz jabetuz.
1. zikloko taldeak ari dira eskola eta bere ingurua garbi mantentzearen aldeko ekintzak burutzen. Horretarako, lurrean aurkitzen dituzten hondakinak batu eta sailkatzen dituzte, dagokien toki eta ontzietara botatzeko prestatuz. Era berean, kontzientzia hartzen dute hondakin eta zaborrarekin nola jokatu behar den, jarrera eta ohitura egokietaz jabetuz.
BIZKLETA EZAGUTZEN
3.zikloko ikasleek BIDE HEZKUNTZA saioak izan zituzten bizikletaren mundua hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea izan zutelarik.
lunes, 19 de diciembre de 2011
lunes, 5 de diciembre de 2011
SOLIDARITZA EKINTZAK
Zornotzako CÁRITAS-en eskutik, JOSTAILU BATZEA.
Bizkaiko Elikagaien Bankua - Banco de Alimentos de Vizcaya
Bizkaiko Elikagaien Bankuak gure lurraldeko behartsuei zuzendutako elikagaien bilketarako laguntza eskatzen digu. Bilketa abenduaren 12tik 15era arte egingo da Haur eta Lehen Hezkuntzako idazkaritzetan edota arratsaldez Guraso Elkarteko bulegoan.
Gomentatutako elikagaiak: ESNEA, OLIOA, ARROZA, INDABAK, DILISTAK ETA GARBANTZUAKEl Banco de Alimentos de Vizcaya nos ha solicitado ayuda para realizar como en años anteriores una colecta de alimentos, para repartirlos entre los más necesitados y necesitadas de Vizcaya. Podeís participar entregando dichos alimentos del 12 al 15 de diciembre en las secretarias del centro o en la oficina del AMPA.
Productos recomendados: LECHE, ACEITE, ARROZ, ALUBIAS, LENTEJAS Y GARBANZOS.
viernes, 25 de noviembre de 2011
LAISTER GABONAK !!
Gabon Jaietan ikastetxea edo etxea apaindu nahi baduzue, begiratu hemen BIRZIKLATUtako materialekin APAINGARRI erraz eta politak nola egin.
ANIMATU ZAITEZTE !!!
jueves, 27 de octubre de 2011
Konpromesuen sinadura
Urriaren lehen astea erbili zen tutoretza guztietan orain arte hartutako konpromesuak berretsi eta ea21 programaren inguruan eztabaidatzeko. Hona hemen ikasleek eta irakasleek sinatutako kontratua:
AMOREBIETA - LARREA Ikastetxeko .................zikloko talde.....................-koek eskolako agenda 21aren alde egin nahi dugu, hau da: 1) Baliabideak (ura, energia, papera eta abar) neurri arduratsuan erabili. 2) Herriko ingurumen-arazoetan interes berezia ipini. 3) Ingurumen-arazoak konpontzeko ahaleginak egin, taldekideekin batera jarduerak eginez. Horregatik ondorengo ardurak hartzeko prest gaude : a) Txoko berdeaz arduratu ( bisitatu, interesatu, parte hartu…) b) Hondakinak birziklatu eduki ontziak egoki erabiliaz. c) Gelako paperaren erabileraz arduratu: q Orriak ondo aprobetxatu : * Idazterakoan paperaren alde biak erabili * Inprimatzerakoan edota fotokopiak ateratzerakoan ahalegindu alde bietatik egiten q Papera berrerabili (geletan kutxak jarri eta erabili) q Paper hondakinak birziklatu eta ontzia hutsitzeaz arduratu. d) “FRUTA EGUNA” ospatu. e) Komunen erabilera zuzenaz arduratu: q Xaboi eta esku paperaren erabilera aduratsua. q Garbitasuna e) Patio, pasabide eta geletako garbitasunaz arduratu. f ) Klaseak bukatzerakoan argiak itzalita utzi. g) Gelako lan giroaz arduratu (lankidetza, bizikidetza, isiltasuna,,…) KONTRATU HONEN HASIERA DATA ……………………………….GELAKIDE ETA IRAKASLEEN SINADURAK |
jueves, 22 de septiembre de 2011
IKASTURTE BERRI ON !!
Ongi etorri ea21ero guztioi 2011 - 2012 ikasturte berri honetara.
Laister jarriko dugu martxan TXOKO BERDEA eta agenda 21 programa; bitartean, ez ahaztu guztion ardura dela ingurumenaren alde arduratsu jokatzea.
Laister jarriko dugu martxan TXOKO BERDEA eta agenda 21 programa; bitartean, ez ahaztu guztion ardura dela ingurumenaren alde arduratsu jokatzea.
GOGORATU !!
- Zer da Eskolako Agenda 21?
- Zertarako da Eskolako Agenda 21?
- Nork hartzen du parte?
martes, 7 de junio de 2011
Udal Foroa
Ekainaren 7an ikastetxe guztietako 3 ordezkari bildu dira udaleko agenda 21eko arduradunarekin, ikasturtean zehar herriko hainbat tokitara egindako bisitaldietan ikusi eta ikasitakoa komunean jarri eta ondorioak udaleko zinegotzi eta alkaterari aurkezteko helburuarekin.
Kontsumo arduratsua jorratzen aritu garen honetan, lehen sektorearekin zer ikusia duten bisitaldiak egin dituzte ikastetxeetako ikasle ordezkariak: Garaitondoko ortura, Boroako hazitegira, ekoizpen hidroponikoa ezagutzera, Boroako negutegira eta Eroskiko plantara.
Barazkiak ekoizteko era ezberdinak aztertu ondoren, beraien arteko ezberdintasunak jorratu dituzte eta udal ordezkariari Zornotzako baserriak, bertako produktuak kontsumitzearen aldeko kanpainak eginez, eta orokorrean lehen sektore osoa bultzatu eta indartu beharra, planteatu diote.
lunes, 11 de abril de 2011
Zientzia udalekuak 2011
Elhuyar Fundazioak 2011ko udan Zientzia Udalekuak jarriko ditu martxan bigarren urtez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.
miércoles, 6 de abril de 2011
ZORIONAK ingurugela-tik
Eusko Jaurlaritzako INGURUGELA-ko Zuzendariak eta koordinatzaileak gure ikastetxeko ikasle eta irakasleak zoriondu ditu ea21 programaren barruan orain arte burututako lanagatik.
Beraz, ZORIONAK eta jarrai dezagun horrela guztiok lanean.
Beraz, ZORIONAK eta jarrai dezagun horrela guztiok lanean.
miércoles, 16 de marzo de 2011
BIDEO-FOROA
Zornotzako ikastetxe ezberdinetako 18 ikasle batu ziren atzo herriko udaletxean, Peruko Lambayaqueko beste hainbeste ikasleekin, bideo-konferentzi bidez, kontsumo arduratsua, lehen produktuen ekoizpena eta bakoitzaren bizimoduaren inguruan hitz egin eta informazioa trukatzeko.
viernes, 11 de marzo de 2011
ZUHAITZAREN ETA URAREN ASTEA
Martxoaren 14tik 19ra
Eskolan burutuko ditugun ekintzak:
Eskolan burutuko ditugun ekintzak:
- HAUR HEZKUNTZA: barazkiak eta fruituak ezagutu
- 1.ZIKLOA: Euskal baserria eta baratza. Ormairudiak egin.
- 2.ZIKLOA: "SASIOKO PRODUKTUAK" ezagutu
- 3.ZIKLOA:Aurreko urteetan landatutako zuhaitzen jarraipena eta zainketa.
- Martxoaren 15ean: BIDEO-FOROA Udaletxean Zornotzako ikasleen eta Peruko ikasleen arteko elkartrukea.
viernes, 4 de febrero de 2011
Olioa biltzeko edukiontzi berriak
Zornotzako auzoetan olioa birziklatzeko edukiontzia berriak jarriko dira otsailean.
OLIBATXO-ren ipuina
BIRZIKLATZEKO 6 ARRAZOI:
OLIBATXO-ren ipuina
BIRZIKLATZEKO 6 ARRAZOI:
- Harraskatik behera botatzen den den litro 1 olioak, 1.000 litro ur kutxatzen du.
- Urtean 20 litro inguru kontsumitzen dugu eta %90a harraskatik behera botatzen dugu..
- Ur-araztegietan ura tratatzeko kostua areagotu egiten da.
- Birziklatzen den olioarekin BIODIESELA lortzen da.
- Biodieselak CO2 gutxiago sortzen duenez, negutei-efektua gutxitu egiten du.
- Ingurumenaren zaintzan guztioak konprometitu behar gara.
martes, 25 de enero de 2011
OHIKO ORTUA
3. zikloko ordezkariek, bisitatu dute Etxeita ortua Garitondon eta bertan ikusi eta ikasitakoarekin lantxo bat prestatu dute, gelakideei erakusteko.
jueves, 13 de enero de 2011
Ekintzak gogoratzen
Kaixo guztioi,
"EKINTZAK" orrian agertzen diren jarduerei errepaso txiki bat eman nahian, ondoko aldaketa eta zehaztapenak egin behar ditugu:
"EKINTZAK" orrian agertzen diren jarduerei errepaso txiki bat eman nahian, ondoko aldaketa eta zehaztapenak egin behar ditugu:
- EMAUS taldearekin burutu beharreko jarduera atzeratu egiten da, arduraduna gaixorik jarri delako.
- 3. zikloko ordezkariekin BERTOKO ORTUA ezagutzeko irteera, URTARRILAREN 25ean burutuko dugu. Bertan ikusitakoa landu, informazioa beste ikastetxetakoekin elkarbanatu eta ikasturte amaierako foroan ondorioak atara ahal izateko fitxa bateratu bat prestatu izan da. Hona hemen, bertan egin beharreko lana eta betetzeko argibideak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)