jueves, 27 de octubre de 2011

Konpromesuen sinadura

Urriaren lehen astea erbili zen tutoretza guztietan orain arte hartutako konpromesuak berretsi eta ea21 programaren inguruan eztabaidatzeko. Hona hemen ikasleek eta irakasleek sinatutako kontratua:



AMOREBIETA - LARREA  Ikastetxeko  .................zikloko   talde.....................-koek     
                                                                                                        
   eskolako agenda 21aren alde egin nahi dugu, hau da:


1)     Baliabideak (ura, energia, papera eta abar) neurri arduratsuan erabili.
2)     Herriko ingurumen-arazoetan interes berezia ipini.
3)     Ingurumen-arazoak konpontzeko ahaleginak egin, taldekideekin batera  jarduerak eginez.

Horregatik ondorengo ardurak hartzeko prest gaude :

a)     Txoko berdeaz arduratu ( bisitatu, interesatu, parte hartu…)

b)     Hondakinak birziklatu eduki ontziak egoki erabiliaz.

c)      Gelako paperaren  erabileraz arduratu:
q       Orriak ondo aprobetxatu : * Idazterakoan paperaren alde biak erabili
                                               * Inprimatzerakoan edota fotokopiak ateratzerakoan   ahalegindu alde bietatik egiten
q       Papera berrerabili  (geletan  kutxak jarri eta erabili)
q       Paper hondakinak birziklatu eta ontzia hutsitzeaz arduratu.

d)     “FRUTA EGUNA” ospatu.

e)     Komunen erabilera  zuzenaz arduratu:
q       Xaboi eta esku paperaren erabilera aduratsua.
q       Garbitasuna

 e) Patio, pasabide eta geletako garbitasunaz arduratu.

       f ) Klaseak bukatzerakoan argiak itzalita utzi.

 g) Gelako lan giroaz arduratu  (lankidetza, bizikidetza, isiltasuna,,…)

KONTRATU HONEN HASIERA DATA              ……………………………….           

GELAKIDE ETA IRAKASLEEN SINADURAK






No hay comentarios:

Publicar un comentario