jueves, 22 de septiembre de 2011

IKASTURTE BERRI ON !!

Ongi etorri ea21ero guztioi  2011 - 2012 ikasturte berri honetara.

Laister jarriko dugu martxan TXOKO BERDEA eta agenda 21 programa; bitartean, ez ahaztu guztion ardura dela ingurumenaren alde arduratsu jokatzea.

GOGORATU !!

  • Zer da Eskolako Agenda 21?
” EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.”


  • Zertarako da Eskolako Agenda 21?
“Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 21 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko.”


  • Nork hartzen du parte?
“Ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako bi sailen (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, eta Ingurumen eta Lurralde  Antolamendu Saila) eta udalen arteko lankidetzan oinarritzen da Eskolako Agenda 21en garapena.”