miércoles, 12 de diciembre de 2012

LAISTER GABONAK !


Laister Gabon Jaiak ospatuko ditugu eta girotzen hasteko, hemen dituzue GABON KANTA batzuk.

Más  VILLANCICOS  en diferentes idiomas.

Animatu eta hasi kantetan !!

viernes, 7 de diciembre de 2012

Fruta eta barazkiak jan itzazu !!

Fruta eta barazki gehiago kontsumitzearen aldeko informazioa eta hainbait jolas aurki ditzakezue blog honetan.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

domingo, 14 de octubre de 2012

2012-2013 ikasturtea

ONGI ETORRI  ea21 programara!


   ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

EA21 Ikastetxeek, Udalek, Hezkuntza eta Ingurumen Sailek hartzen duten konpromesua da.  
Gure Ikastetxeak ingurumenaren alde eta ikastetxe zein inguruaren iraunkortasunaren alde lan egiteko ardura hartzen dugu.


                        IKASTURTE HONETAKO HELBURUAK:

  • KONTSUMO IRAUNKORRAREN ALDE ORAIN ARTE HARTUTAKO KONPROMESUAK BERRETSI   ETA SISTEMATIZATU.
  • ELIKADURA JASANGARRIA SUSTATU:

              -  Bertako produktuak
              -  Sasoian saiokoak
              -  Janaria eta Osasuna
              -   Munduko dietak

miércoles, 6 de junio de 2012

II. UDAL FOROA

Maiatzaren 31an ospatu zen Udaletxean Eskola Agenda 21eko 2. FOROA.
 Larreatik ikasle hauek parte hartu zuten: PAUL GARAI, ALINA ANORE eta KERMAN GEREDIAGA
Ikastetxe bakoitzak, programaren inguruan lantzen den ekimen bat aurkeztu zuen eta ondoren, energia, hondakinak, ura eta garraioarekiko Zornotzako datuak aztertu zituzten.
Hemen daukazue bileraren akta.

lunes, 7 de mayo de 2012

martes, 24 de abril de 2012

ESKOLA GARBIA - 3.ZIKLOAN


"Eskola Garbia"  kanpaina  3. ziklora heldu da.  Orain arte parte hartu duten taldeek egindako lana eta datuak aztertuko dituzte eta lurrean gero eta  hondakin gutxiago ikustea helburua izanik, ekintza proposamenak zehaztu eta martxan jarriko dituzte. Datorren ikasturtean ikusi eta baloratuko dugu   hartutako neurriak eraginkorrak izan diren. 

lunes, 26 de marzo de 2012

lunes, 19 de marzo de 2012

Zuhaitzaren eta Uraren astea

  EKINTZAK:

HAUR HEZKUNTZA eta 1. ZIKLOA:
  • "Bidai korapilatsua" bi enarek erakutsiko digute zuhaitzak eta errakak zaindu eta errespetatu behar ditugula.
2. ZIKLOA:
  • Gure eskolako zuhaitzak ezagutu. ( izenak, ezaugarriak, kokapena...
3. ZIKLOA:
  • Ikasleek egindako txorientzako kabiak Jauregibarriara eraman
  • Eskola ondoan landatu ziren zuhaitzen zainketa.


viernes, 20 de enero de 2012

Eskolarteko 1. Udal Foroa

Agenda 21 ekimeraren barruan atzo ospatu zen ikasturte honetako 1. Udal Foroa.
Partehartzaileak: Zornotzako ikastetxe guztietako ikasleen ordezkariak (Larrea Eskola, Andra Mª Ikastola, El Carmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, IES Urritxe eta Lauaxeta Ikastetxea).



Burututako lana:

Gabonetako oporretan gure kontsumo ohitura eta jarreren inguruko hausnarketa burutu zuten taldeka eta arlo hauen inguruan:
1.-Aisialdia
2.-Elikadura
3.-Apaingarriak
4.-Hondakinak

Jasangarriak izan ahal gara?

Hausnarketaren ondorioak Zornotzako Alakateari jakinarazi.

Jauregibarria Ingurumen Etxeak eskeintzen dituen baliabideen berri eman.